XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bide onean
Goazen urruntxago
Mesias ote
Bertzeeri parte bat eman
Bere buruaren gutarazten
Jesus orduan
...eta orai.

Jadanik hola aitortuz, mintzatuz, emazteak bere hutsaren urriki bat bezala erakusten du.

Jesusek ez du bekatua agertzen, kentzeko baizik; ez du bekatua agertzen bekatoreari, barkatzeko baizik.

Emaztekia mail bat gorago joaiterat doa.

Galde bat egiten dio Jesusi: Nun behar da Jainkoa adoratu?.

Garizim deitu mendi gainean, zamarriarrek bezala, ala Jerusalemen Juduek bezala?.

Orduan Jesusek ihardetsiko du: Jainkoa izpiritu da eta Jainkoa adoratzen dutenek izpirituan eta egian behar dute adoratu.

Ez ote da Mesiasen lana, etorriko delarik, horien guzien erakustea?.

Mesias hori ni naiz ni zuri mintzo nizaitzuna.

Ezagutu Jainkoa kausitzen duten guziek bezala, ez dagoke zamariar emaztea, zer eta nor atxeman duen, bere inguruan erran gabe.

Arrotz eta bekatoros zena, apostolu baten pare bilakatzen da, geroxago Maria Madalena bezala, Jesus piztuko delarik: Jauna ikusi dut eta horra zer dautan erran (Joan 20,18).

Berdin Zamariar emaztea... pegarra han utzirik badoa hirirat hango gizoneri erraiterat.

Ur bizia aurkituz geroz, ez du pegarra beharrik.

Badoa lasterka hirirat berri onaren emaiterat.

Jesus otoizten dute hirian bi egunen iraganarazterat.

Bi egun horietan bere burua gehiago ezagutaraziko du.

Gertakari guzia huntan bildua da: Guhaurek dugu entzun eta badakigu hori dela egiazki munduaren Salbatzailea.

Gisa hortan, lehertua, iguzkiak errea den arrotza, bere mintzairak salatzen duen judu hori, bihotz barnen berri dakien profeta bat da.

Gehiago oraino, Jainkoa ezagutarazten duen, izpirituan eta egian Jainkoaren adorarazten hasten duen arrotz hori, Mesias da.

Egiazki munduaren Salbatzailea da, ur biziaren emailea.

Jesus hori bera da, dauku Jondoni Joanik adiarazterat emaiten, egungo egunean sakramenduen bidez, bere buruaren ezagutarazten ari, umilki, bainan berdin fermuki leialtasun eta garbitasun galdeginez.